Monday 03rd August 2020,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

I. Edizioa Irun Ekintzan Sariak

Socialistas de Irun 15 November, 2013 Berriak 2

Irun Ekintzan, Irungo Enpleguaren eta Ekonomia Garapenaren aldeko Itunak, zeina Irungo Udalak bultzatzen duen eta 2012aren amaieran abian jarri zen, I. edizioko sariak banatu zizkien atzo, Ficoban, eskualdeko hiru enpresari, proiektu berritzaileak abaian jartzeagatik.

Premios Irun Ekintzan 1Miguel Angel Páez Irungo Udaleko Sustapen Ekonomikoko eta Plan Estrategikoko ordezkariak eman zion bati sarietako bat; “oso garrantzitsua da instituzioetatik ekimenak eta planak bultza ditzagun ekintzailetzaren eta autoenpleguaren alde egiteko. Irun Ekintzan aurreko enpleguaren aldeko Akordioaren ordezkoa da, eta lankidetza publiko-pribatuarekin bultzada eta babesa ematen ari gara prestatu eta negozio- edo enpresa-proiektua gauzatu nahi duten pertsonei. Gainera, jarraitu du Páezek, balioan jarri behar da pertsona horiek duten ausardia merkatuan lekua egiten saiatuz, bereziki gaur egun, egoera ekonomikoa batere aldekoa ez den honetan. Horregatik, berriz diot, lagundu, kolaboratu, elkarlanean aritu behar da, proiektu horiek aurrera ateratzeko, eta, jakina, Irungo Udaletik, gure eskura dauden tresna guztiak eskaintzen ditugu hori lortzeko.

 Premios Irun Ekintzan 2Gainera, Jose Antonio Santano Irungo Alkateak, bere diskurtsoan, “hiriko enpresa-ehunarekin dagoen konpromiso irmoa nabarmendu zuen, baina baita sindikatuekin, prestakuntza-zentroekin, unibertsitatearekin-eta dagoen kolaborazioa ere. Nabarmendu zuenez, sintonia ona dago eta helburua ere partekatua da, ilusioa eta enplegua 

Compartir

2 Comentarios

  1. Tina 17 azaroa, 2013 a las 16:32

    Aparte buenas palabras, necesitamos que los organismos públicos se impliquen para potenciar el empleo por lo que se agradecen estas actuaciones conjuntas en una zona castigada por el paro.
    Puedo confirmar su buena disposición en ayudas a empresas y particulares.

  2. Gema 18 azaroa, 2013 a las 13:09

    En concursos como este, además de ofrecer un apoyo moral a todas las empresas, que en estos tiempos lo necesitamos, algunas además han tenido la suerte de ganar un apoyo económico para sus proyectos. eso siempre es bueno. Tambien es bueno poder ver que además de eres, despidos, restructuraciones, y huelgas, las empresas están trabajando en positivo. Eso no suele ser noticia

Deja un comentario


9 + 2 =