Tuesday 19th October 2021,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

Hitzalde Politikoa

Socialistas de Irun 15 November, 2013 Berriak 1

Joan den asteburuan Jose Antonio Santano Irungo Talde Sozialistaren Idazkari Nagusia Madrilen egin zen PSOEren Hitzaldi Politikora joan zen.

Ekonomiari eta Enpleguari buruzko Batzorde batean parte hartu zuen eta hau azpimarratu zuen: “Alderdiak proiektu eta ideia berriak bultzatu behar ditu eta horrez gain, ilusioa eskaini behar dio  gizarteari, erantzuna eman behar dio langabeziaren arazo larriari enplegurako plan bereziak  eta politika ekonomikoak bidezkoak eta aurrerakoiak proposatuz”.

 Hitzaldi amaitu ondoren, hau azpimarratu zuen Santanok: “lehen urrats garrantzitsu bat eman da hitzaldi honetan, kontua herritarrei ideia eta proiektu berriak eskaintzea zen, politika ekonomikoen eta sozialen aldeko apustu garbiarekin, alderdiaren ikuspegi progresista batetik.  Gainera, laster jakingo da proiektu hori lideratuko duen hautagaia aukeratzeko primarioen egutegia; erabaki berria da, eta espektatiba egokiak eragingo dituela espero da”.

Conferencia Politica 2Horrela, joan den asteburuan, gure Idazkari Nagusia Jose Antonio Santano eta Cristina Laborda izan ziren Madrilen, PSOEren Hitzaldi Politikoan egin  ziren batzarretan izan ziren eta parte hartu zuten. Zuzenean beren iritzien berri izateko deitu genien kideei eta aldekoei  gai horri buruzko hitzaldi-solasaldi batera etor zitezen. Jose Antoniok azalpen bat eman zuen hitzaldiaz zituen iritziei buruz, eta horren ondoren, hitz egiteko aukera eman zen eta bertan zeuden GUZTIEK asteburuan gertatutakoari buruz zuten iritzia eman ahal izan zuten. Hitzaldiaren ondorioak aurretik bidaliak ziren.

Izan ere, iritzi desberdinak izan ziren, baina oro har gehienen iritzia zen hitzaldi horren ondoren laster jarri beharko litzatekeela data pertsona aukeratzen duen primarioen prozesuari, eta pertsona horrek talde bat hauta dezala proiektu sozialista berriari ilusioaz aurre egiten diona 2015eko hauteskunde orokorrei eta Alderdi Sozialista herritarrekin berriro konektatzeari begira.

Compartir

1 Comentario

  1. Tina 17 azaroa, 2013 a las 16:49

    Si se quiere conocer la opinión de la base, hay que apostar por charlas de este tipo.
    La Casa del Pueblo es un lugar de encuentro donde intercambiar opiniones y potenciar acciones para luchar por un futuro mejor.
    Debemos implicarnos, las nuevas generaciones nos necesitan. Su futuro se presenta muy negro.

Deja un comentario


3 + = 12