Tuesday 19th November 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu bete ditzala Irunekin dauzkan konpromisoak ikastetxeei laguntzeko edo Udalaguntzaren gaian

Socialistas de Irun 9 July, 2014 Berriak 0

Espero dugu Irungo EAJko eta Bilduko udal taldeak horren alde ager daitezen, alde batera utzita Euskadin eta Gipuzkoan nork gobernatzen duen.

DSC03958Irungo Sozialistak aspalditik gabiltza salatzen Eusko Jaurlaritzak sentsibilitate eskasa erakusten duela Irunen hezkuntzaren gaian; izan ere, nabarmen jaitsi du Irunerako ikastetxe publikoetarako edo Udalaguntzarako diru-laguntzen kopurua, eta baita oro har Euskadin ere. Horrela bada, horren ondorioak jasaten dituzte ikastetxe horietan egin behar diren inbertsioek eta irakaskuntzaren jaitsierak, eta argi kaltetuta gertatzen dira irundarrak.

“Pazientzia mugara iritsi da; Eusko Jaurlaritzak irundarrak engainatzen ditu, eta zertan eta hain oinarrizkoa den irakaskuntzaren kalitatean. Emaitza HEZKUNTZAN MURRIZKETA egitea da. 2013ko eta 2014ko laguntza osoak ez ordaintzeaz gainera, kontu-sail batean, %30era ere iristen ez den laguntza eman digu, orain arte %60 ordaintzen bazuten ere, nahiz eta benetan %100 ordaintzea egokitu. Guk ezin dugu ametitu Irungo hezkuntza publikoko instalazioak honda daitezen; horregatik, inbertsio-ahaleginak egiten ditugu, eskumenez guri ez egokitu arren, baina erantzukizuna EAJk gobernatzen duen Eusko Jaurlaritzak baino argiago ulertzen dugu”.

DSC04774Gogoratu behar da badaudela inbertsio batzuk aurreikusita daudenak edo dagoeneko eginak daudenak, oso garrantzitsuak baitira instalazio batzuen egoera ona bermatzeko. Esaterako, Txingudi ikastolako estalkia berritu dugu, eta Leka-Eneako 2 urtekoen ikasgelak egokitu ditugu. “Inbertsio horietatik %50 eskas jaso dugu, eta %60 izan behar zuen, eta baita %100  ere. Ezin dugu ametitu alde batetik Udalak arduratsu jokatuz udal aurrekontuetatik dirua jartzea berez ez dagozkion obra horiek egiteko eta, bestetik, beste instituzio batzuek bere eskumenekoak diren gauzetan erantzukizuna saihestea.”

 Irungo interesak defendatu ditzaten eskatzen diegu EAJ eta Bildu udal taldeei.

DSC03943Berriz ere, Euskadin nahiz Gipuzkoan gobernatzen ari diren alderdien bidegurutzean gaude. “Ez dugu onartzen instituzio horiek gobernatzen dituzten alderdien interesak irundarren eta bereziki hiriko ikastetxeetan ikasten duten umeen interes orokorraren gainetik egon daitezen.  Iruni berriz ere TRATU TXARRA eman diote, eta, noski, IRUNGO SOZIALISTAK eskatzen jarraituko dugu Irunen hezkuntzaren gaian erantzukizunak bete daitezen, eta gauza bera entzutea espero dugu EAJ eta Bildu udal taldeen aldetik ere, Irunek dituen interesak defendatuz, administrazio bakoitzean zeinek gobernatzen duen alde batera utzita”.

 Azkenik, “erabat arbuiatzen dugu Bidasoaldea HHI zentroan irakasle baten MURRIZKETA egin izana. Adierazpen Instituzionala babestu genuen ekainean, eta, horrenbestez, Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu ez dezala murrizketa hori gauzatu, HHI zentroak duela urte askotatik hona erakusten ari den kalitate-mailarekin lanean jarrai dezan”.

Compartir

Deja un comentario


6 × 9 =