Saturday 07th December 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

“Erosi eta Ikasi”:eskolako materiala hiriko dendetan erosteko familientzako laguntza-plana

Socialistas de Irun 14 July, 2014 Berriak 0

Hiriaren Egoeraren Eztabaidan aurkeztu genuen proposamena eta gehiengoaz onetsi zen

Irungo Sozialistak konrpromisoa hartu genuen apirilean proposamen batzuk eginez el Debate del Estado de la Ciudad helbidean. Proposamen horietako bat da gauzatuko duguna, eta “Erosi eta Ikasi” du izenburua. Hain zuzen Irungo familiei eskolako materiala erosten laguntzeko Plan bat da, eta baita pizgarri bat eta ondorio dinamizatzailea ere hiriko dendentzat, erosketa horiek Irungo dendetan bakarrik egin ahal izango baitira.

“Eskolara itzultzeak beti dakar aparteko gastu bat familientzat, eskolako materiala erosi behar izaten baitiete seme-alabei. Horrenbestez, laguntza horien bidez, Irunen erroldatuta egon eta Derrigorrezko Hezkuntza (lehena eta DBH) egiten ari direnei arindu egin nahi diegu zama ekonomikoa, eta, gainera, boligrafoak, lapitzak edo karpetak erostetik haragokoa izango da laguntza. Baina, ere berean, Irungo merkataritzari ere lagundu nahi diegu, erosketa horiek Irungo dendetan egin daitezen bultzatuz. Horrela, pentsatu genuen helburu bikoitza beteko dugu; alegia, familia irundarrei laguntzea eta Irungo merkatariei ere bai.

Laguntzak familien errentaren arabera emango dira; “uste dugu neurri hori hartzea bidezkoagoa dela, izan ere errenta-irizpideen arabera eroste-ahalmen gutxiagoko familiek laguntza handiagoak eskuratu ahal izango baitituzte. Familia batzuk %100 diru-laguntza izango dute. Bidezkoa da gutxien daukanari laguntzea. Gainera, kontsumoa izugarri gutxitu den garaiotan, neurri horrek zertxobait arinduko die Irngo dendei”.

 Diru-laguntza jaso ahal izango duten erosketak uztailaren 1etik urriaren 15era egingo dira. Gogorarazten dugu betiere hiriko establezimenduetan egin behar direla. Diru-laguntzetarako eskaerak egiteko epea irailaren 15etik urriaren 15era bitartekoa izango da.

 Honako hauek dira xehetasunak eta gure proposamenean diruz lagun daitezkeen gastuak:

 - Idazmahaiko materiala eta suntsikorrak: idazteko tresnak, koadernoak, folioak, Marrazki Teknikoko materiala, kontsumigarri informatikoak

- Material ez suntsikorra:  paper-zorroak, sailkatzaileak, artxibatzaileak, estutxeak, kalkulagailuak, konpasak, bizkar-zorroak, testu-liburuak

- Jantziak: eskolako uniformea, mantalak, betaurrekoak edo lentilla zuzentzaileak, Gorputz Heziketarako arropa eta oinetakoak.

- Eskulanetako elementuak, Arte Hezkuntzarako, Hezkuntza Plastikorako eta Ikusizkorako, Teknologiarako edo Musikarako (argizariak, olioak, margoak, pintzelak).

 Diru-laguntza horiek emateko, errentaren araberako hiru tarte egongo dira. Familiaren diru-sarreren arabera, agian, norbait deialditik kanpo gera daiteke, edo laguntzaren zati bat kobratu, edo %100 jaso.

Diru-sarrera gordinak

famili unitatearenak (€)

Diru-laguntzaren zenbatekoa

ikasleko (€)

25.000raino

75

25.001 – 37.000

50

37.001 – 50.000

25

50.001tik aurrera

0

Eskatzeko moduak: Irun Txartela

Eskaerak irailaren 15etik urriaren 15era bitartean aurkeztuko dira. Erosotasun gehiago eta izateko eta azkarrago egiteko, bide telematikoa erabiltzea gomendatzen da, udalaren www.irun.org egoitza elektronikoaren bidez. Horretarako, beharrezko da Irun Txartela erabiltzea. Txartel hori udalaren webaren bidez eska daiteke, edo 010 telefonoan eta HAZera joanda ere bai.

Eskatzaileek Irun Txartelarekin sartzeko arazoren bat dutenean bakarrik joan ahal izango dira HAZeko bulegoetara (San Martzial kalea, 2).

Eskaera horretan, diru-laguntzaren xedeko adingabeari buruzko datuak adieraziko dira, honako hauek barne: Izena, bi abizen, helbidea, jaiotze-data eta zein ikastetxetan ikasten ari den. Eskatzaileari buruzko datuak, honako hauek barne: Izena, bi abizen, identifikazio-zenbakia (NAN, AIZ edo pasaportea), helbidea eta diru-laguntza sartu behar den kontu korrontearen zenbakia. Eskola-materialaren gastua egiaztatzen duen fakturari buruzko datuak ere adierazi beharko dira.

Compartir

Deja un comentario


9 − = 1