Saturday 07th December 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

Bi mozio aurkeztuko ditugu Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari

Socialistas de Irun 28 July, 2014 Berriak 0

Uztaileko ohiko osoko bilkurarako bi mozio aurkeztuko ditugu Eusko Jaurlaritzaren Irungo eskola garraio zerbitzuaren eta Ama Xantalen udal egoitzaren inguruan

DSC_0221Fernando San Martin Hezkuntzako Zinegotziak eta Maite Cruzado  Gizarte Ongizateko Zinegotziak lagunduta, Miguel Angel Paez Sozialisten Taldeko Bozeramaileak bi mozio aurkeztu ditu, dagoeneko erregistratu direnak, uztailaren 30ean egingo den ohiko osoko bilkuran aurkezteko. Mozio horietako batek zera eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari, eskola garraioa manten dadila orain arte Irunen eskaintzen ari zen kalitatearekin eta malgutasunarekin jarraituz; besteak, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiari exijitzen dio har ditzala behingoz bere gain Ama Xantalen udal egoitzaren titulartasunari dagozkion eskumenak.

Paezek bere hizketaldia honela hasi du: “eskatzen diegu hurrenez hurren PNVk eta Bilduk gobernatzen dituzten Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari bere gain har ditzatela irunekiko eskumenak eta konpromisoak, erakunde bakoitzak duen kolore politikoa duela. Gure aldetik irundarren eskubideak defendatu behar ditugu, gure hirikide guztien ongizatea, eta horregatik eskatzen diegu Gipuzkoako zein Euskadiko instituzio gorenei ez dezatela Irun alde batera utzi”. Eta honela jarritu du Bozeramaile Sozialistak: “Ez dugu onartzen hezkuntzan Euskadin PNVren euskuinaren aldetik datorren murrizketarik egiterik; ez eta Bilduk bere obligazioez  -esate baterako, Ama Xantalen udal egoitzaren eskumena bere gain hartzea- ez arduratzea ere.

Ondoren, Fernando San Martin Kulturako Zinegotziak hitz egin du, Irunen Eusko Jaurlaritzaren eskola garraio zerbitzua mantentzeko egindako mozioaren inguruan, eta zera esan du: “datorren iksturterako badirudi murrizketak egiteko asmoa dutela eskola garraioan CEIP Txingudi Irungo Ikastola HLHI eta IES Txingudi BHI ikastetxeari dagokionez, eta ikastetxe horietako gurasoen kezkarekin bat eginda, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu kontuan izan dezala bi ikastetxe horietako arazoa eta testuingurua eta jarrai dezala Irunen orain arteko eskola garraio zerbitzuak ematen”. Gainera –gaineratu du San Martinek-  ez dugu erabaki horietan parterik hartu, kontsultatu ere ez digute egin, besterik gabe informatu ere ez; beraz, eskatzen dugu Irunen egoera espezifikoa kontuan hartu eta horretara egokituz manten dadila malgutasun bat eta ez dadila murriketarik egin oarain arteko zerbitzuetan”.

Udal Egoitzak

Bestalde, Maite Cruzado Gizarte Ongizateko Zinegotziak Talde Sozialistak uztaileko ohiko osoko bilkuran defendatuko duen mozioaz hitz egin du; mozioa Gipuzkoako Foru Aldundiak udal titulartasuna duen adinekoentzako Irungo Ama Xantalen  egoitzaren eta eguneko zentroaren eskumena bere gain hartzeari buruzkoa da, eta honela hitz egin du Cruzadok: “berriz eskatzen diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari har dezala egoitzaren ardura Gizarte Zerbitzuen Legea betez, eta lan-talde bat osatzea proposatzen dugu, Aldundiko eta Irungo Udaleko ordezkarien artean, talde horrek aztertu eta presta dezan egoitza eta eguneko zentroa esku-aldatzeko prozesu espezifikoa, bertako langileriaren oraingo lan-baldintzak errespetatuz”.

DSC04886Azkenik, Cruzadok gogora ekarri du ondokoa: “Nahiz eta Foru Aldundiak adierazi duen Gipuzkoan dauden 16 egoitzetatik  5en ardura hartuko duela (guztiak ere azpikontratazioaren bitartezko kudeaketa externalizatukoak), gauza bitxia da  kudeaketa zuzenekoei –adibidez gureari– eperik ez zehaztea ekintza hori gauzatzeko. Gogoratu behar da 2001 ezkeroztik  ari garela geure gain hartzen berez Foru Aldundiari dagokion ardura hau; eta horrek udal kontuetan duen inpaktu negatiboa urteko 450.000 -  650.000 euro artekoa dela” 

Compartir

Deja un comentario


+ 4 = 9