Wednesday 24th July 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

“Erosi eta ikasi” eta “Patioetan Sasoi” eskola ikasturtearen berritasunak

Socialistas de Irun 11 September, 2014 Berriak 1

Uda honetan, hobekuntzak egin ditugu Irungo zenbait ikastetxetan, ikasleek eta irakasleek erosotasun handiagoa izan dezaten.

 Eskola-ikasturtearen hasieran, Irungo Sozialistek ekimen batzuk abian jarri ditugu, hala nola, “Erosi eta ikasi”, Irungo familiek eskolarako materiala bertako dendetan eros dezaten laguntzeko, edo “Patioetan Sasoi”, ekimen horren bidez, urriaren 1etik aurrera, Irungo zenbait ikastetxek patioak irekiko dituzte ostiral arratsaldeetan eta asteburuetan, irundarrek goza ditzaten. Bi ekimen horiek Irungo Sozialistek hartutako konpromisoak dira, alde batetik, Hiriaren egoerari buruzko Eztabaidan, eta, bestetik, “Alkatea auzoetan” ekimeneko bileretan.

erosiIkasi“Irailaren 15etik aurrera, eskola-materiala Irungo dendetan erosi duten familia irundarrek beren egiaztagiriak aurkeztu ahal izango dituzte, beren seme-alaben eskola-beharretan (edo antzekoetan) gastatu dutenaren zati bat edo osoa itzul dakien, betiere errentaren arabera. Hiriaren Egoeraren Eztabaidan hartu genuen konpromisoaren neurri bat da, azko pozten gaituena, gainera; izan ere, alde batetik, familien gastuetan lagundu egiten dugu eskola-ikasturtearen hasieran, bai baitakigu urteko une bereziki zaila izaten dela, eta, bestetik, abian jarritako neurriaren onura jasotzen dute Irungo dendek, eta horrela, bertako merkataritza dinamizatzen laguntzen dugu.

 Dunboa, Eguzkitza eta Belaskoenea lehen hezkuntzako ikastetxeetako patioek ateak irekiko dituzte ostiral arratsaldeetan, asteburuetan eta udan. Horrela, eskaintza zabalagoa izango da Irungo auzoetan jolasteko eta kirola egiteko, aisialdirako beste aukera bat izateaz gainera.

DSC04226“Konpromiso hori “Alkatea auzoetan” ekimeneko bileretan bizilagunek eskatuta hartu genuen, eta urritik aurrera jarriko dugu abian, ikastetxeko patio horiek topatzeko eta jolasteko lekuak bihurtu daitezen neska-mutikoentzat eskolaz kanpoko ordutegian. Neurri hori errentagarritasun sozial handikoa dela uste dugu, patioak ondo ekipatuta baitaude eta kirola egiteko eskaintza zabaldu egiten baitu auzoetan”.

 Obrak Irungo ikastetxeetan

DSC04888Udaren hasieran, Irungo zenbait ikastetxetan, (Dunboa, Belskoenea, Txingudi, Elatzeta…) hobekuntzak egin dira instalazioetan. Bereziki Lekaenea ikastetxeko obra nabarmendu beharra dago, bertan milioi bat eurotik gora inbertitzen ari baikara: Haur Hezkuntzako 2 urtekoen gelak egokitu, kanpoaldeko arotzeria berritu, atzealdeko patioaren estalkia eta gimnasioa eraiki.

“Azken batean, jarduera horiek, berriz ere, gure kezka eta konpromisoa agertzen dute Irungo hezkuntzarekiko, Ongizatearen sistemaren oinarrizko zutabeetako bat baita, eta zaindu ez ezik, mantendu eta urtetik urtera hobetu beharra dago. Uda honetan, inbertsio-ahalegin handiak egin ditugu, ikastetxeetako zuzendaritzen eskaerei irtenbidea emateko, haiekin etengabe harremanetan baikaude. Ikastetxeak mantentzeko ardura daukagu, eta hezkuntzan inbertitzea oso ondo inbertitzea da. Baina Eusko Jaurlaritzari ere exijitu diogu behin eta berriz Irunen Udalaguntzako konpromisoak bete ditzan; eta hala, mozio bat aurkeztu genuen uda aurretik.

 

Compartir

1 Comentario

  1. tina 22 iraila, 2014 a las 14:49

    La Educación siempre es prioritaria para un gobierno local socialista y los hechos lo demuestran.

Deja un comentario


+ 1 = 9