Monday 03rd August 2020,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

Alkatea Auzoetako eta aurrekontu partizipatibo

Socialistas de Irun 15 September, 2014 Berriak 1

“Alkatea auzoetan” programaren balantzea positiboa izan zen, konpromisoen %90 beteta, eta berritasunak izan dira aurrekontu parte-hartzaileetan.

DSC04961Irungo sozialistok uste dugu herritarren parte hartzea eta gardentasuna direla gure eguneroko lana markatzen duten bi ardatz. Agintaldiaren hasieratik, denboran izandako jarraipena dela eta azpimarratzekoak diren programetako bat da “Alkatea auzoetan” ekimena. Irungo auzo guztietatik pasa ondoren, 2011ko azarotik guztira 17 bilera izan dira, 1.000 irundarrek baino gehiagok pare hartu dute eta 390 konpromiso hartu dira. Balantzea oso positiboa da aipatutako konpromisoen %90 bat beteta daudela.

“Alkateak Irungo auzoetan parte hartu duten bizilagunekin izandako bilerak herritarrak parte hartzeko tresna egokia da eta baliagarria gertatu zaigu bizilagunak hurbilen dituzten arazoei buruz zuzenean entzuteko eta erantzuteko. Oso pozgarria da zuzenean ezagutzea zeintzuk diren irundarren eskaerak eta erantzun egokia eman ahal izatea.

Imagen1Altzari publikoak berritzea, kirol instalazioetan lorezaintza jarduketak egitea dira 17 bilera horietan egin diren eskaeretako batzuk. Eskaera batzuk tamaina handikoak dira, beste batzuk, berriz, egiten errazagoak dira eta badaude eskumena duen entitatera helarazi ditugun batzuk ere, egin ahal izateko xedearekin. “Programa hau gure oinarrizko konpromisoa da herritarren parte hartzea indartuz hiria hobetzeko, eta alderdi aktiboa da gure herritarren iritzien, iradokizunen eta/edo kritiken entzumenean. Eskaera batzuk egiteko zain daudela, Irungo Sozialistok orain arte egin dugun bezala egiten jarraituko dugu, gure herrikideekin hitz eginez eta komunikaziorako bide zuzenak eskainiz.

Berritasunak aurrekontu parte hartzaileetan

PRESUPUESTOS PARTICIPATIVOS“Zure iritziak ere balio du” izango da herritarren parte hartzearen kanpainaren izena. Horren xedea izango da irundarren adostasuna lortzea 2015eko aurrekontua egiteko. Guztira, 1.500.000 euro jarriko dira gure herrikideen eskura egingo diren hainbat bileratan Alkateari helarazteko Irun hobetzeko eskaerak. Diru-kopuru horretaz gain, 200.000 euro erabiliko dira Gazteen Aurrekontu parte-hartzailearen proiektu berriarentzat. Horren xedea 16 eta 30 urte bitarteko gazteen inplikazioa lortzea da.

“Bilera horiek erabiliko dira alde batetik “Alkatea auzoetan” programaren bidez bete diren konpromisoen berri emateko , bilera jendetsuagoetan, eta, bestetik gure herrikideen inplikazioa lortu nahi dugu, Irun 2015ean nola hobetu nahi duten hautatzeko aukera izan dezaten aurrekontu parte-hartzaileen ekimen honen bidez. Herritarren konplizitatea bilatzen ari gara. Parte-hartzea eta gardentasuna dira gure kultura demokratikoaren zati bat eta irundar guztien iritziarekin kontatu nahi dugu aurrekontuak prestatzeko”.

Gazteen Aurrekontu Parte-hartzailea gazte irundarrak inplikatzeko beharretik dator, kontuan izanda normalean inplikazio eskasa dutela udal bizitzan. Horregatik, kolektibo horren eskura diru-kopuru esangarri bat jarriko da beraiek zein proiektutan eta zein proposamenetan inbertitu nahi duten erabaki ahal izan dezaten. “Ikusi dugu bileretara apenas etortzen direla Irungo gazteak, horregatik uste dugu formula desberdinak bilatu behar ditugula gazte irundarrek adierazi ahal izan dezatela eta aukera bat eman nahi diegu udalaren diruaren zati bat zertan gastatzea nahi duten esan dezatela. Gazteengana oso modu zuzenean iritsarazteko asmoa dugu udalaren ekintzetan eta erabakietan inplikatuz”.

Laburbilduz, topaketak oso biziak izango dira eta ilusio handia eragingo dute, irundarrak bilduz hain arrakastatsua izan den “Alkatea auzoetan” ekimenaren balantzea egiteko eta irisarazten dizkiguten proposamenak jasotzeko, hurrengo aurrekontuetan sartzeko. Gure hiria egoera onean mantentzeko behar diren obra eta mantentze jarduketez gain, hau uste dugu: “seguru aski Iruni balio erantsi bat emango dizkioten proposamenak eta proiektuak iritsiko dira. Irungo sozialistok irundar guztiak animatzen ditugu 2015eko aurrekontuetan parte hartzera”.

 

 

Compartir

1 Comentario

  1. Tina 22 iraila, 2014 a las 14:41

    Este Ayto. lleva mucho tiempo acercandose a los barrios para conocer de primera mano sus solicitudes. Los presupuestos participativos son la continuidad de estas reuniones y se practican en toda Europa. Un ejemplo: Anne Hidalgo, del PSF, lo esta realizando actualmente en París https://budgetparticipatif.paris.fr/bp/

Deja un comentario


9 − 8 =