Wednesday 19th December 2018,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

Irungo Sozialistek babesa ematen dieta Renferi Donostiarekin konexioa hobetzea eskatzen dioten Irungo elkarteen eskariei

Socialistas de Irun 23 November, 2018 Berriak 0

IMG-20181123-WA0007Irungo Sozialistek jendaurrean agertu du babesa ematen diotela Irun-Oiaso Auzo Elkarteen Federazioak eta hirugarren hariak kaltetutako Erabiltzaileen herritar-mugimenduak elkarrekin aurkeztu duten mozioari. Gaia azaroko osoko bilkuran landuko da, eta Irun eta Donostia artean egungo tren-lotura hobetzea da xedea.

Miguel Ángel Páez Irungo Sozialisten bozeramaileak adierazi du ezen “hirugarren hariaren obrak hasi zirenetik, gure hiriari murriztu egin zaiola Donostiarekiko lotura, tren-maiztasunari dagokionez, bereziki aldirikoetan. Irundar askok erabiltzen dute egunero garraio hori arrazoi desberdinengatik (lanekoak, ikasketak…), eta beren ordutegiak aldatu egin zaizkie 2017ko apiriletik aurrera tren batzuk kendu zirenetik”.

Obrak geldirik Gaintxurizketako tunelean

Irunen eta Donostiaren arteko hirugarren hariaren obrak geldirik daude duela hilabete batzuetatik, Gaintxurizketako tunela zabaltzeko lanak egiten ari zen enpresarekin arazoak sortu direlako. Horretaz, Paezek esan duenez, “elkarte horien eskaerarekin bat egiten dugu, eskatzen baitute inguru horretan lanean ari ez direnez gero trenen maiztasuna berrezartzea eta horrekin batera tren-konexioa hobetzea Gipuzkoako hiriburuarekin. Eskari logikoa da, egungo egoera ikusita, eta babestu egiten dugu, gure herritarrek ahalik eta kalte gutxien jaso dezaten”

Irungo alkatearen kezka

Azkenik, bozeramaile Sozialistak gogorarazi nahi izan du Irungo alkateak gutun bat bidali ziola Renferi egungo egoera baloratu eta alternatibak bilatzeko, irundarrek kalte gehiago izan ez zezaten. “Jose Antonio Santano gure alkatea oso kezkatuta dago egungo egoeragatik eta murrizketa horiek bizilagun askori eragiten dizkien eragozpenengatik. Gogorarazi nahi du obrak hasi zirenean ere bildu zela Irungo Aldirikoen ordezkariekin, alternatibak bertatik ezagutzeko, eta orain berriz eskatu duela gutun baten bidez bilera bat, egungo egoera birplanteatzeko, obrak geldirik daudenez beste neurri batzuk hartze aldera.”

Compartir

Deja un comentario


− 3 = 4