Tuesday 21st May 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

Gure artikuloa Udal Aldizkarian: Irunerako behar berrietan lanean

Socialistas de Irun 11 March, 2019 Berriak 0

Maiatzaren 26an udal-hauteskundeak izango direnez gero, irundar guztiok hautetsontziekin hitzordua dugu.  2015ean, gure alkatea buru zuen Irungo Sozialistoi eman zeniguten gehiengoaren konfiantza, gure hauteskunde-programan islatu genituen konpromiso berriak gauzatzeko.

 Agintaldia amaitzear da, eta burua gora esan dezakegu konpromiso horietatik gehienak bete direla. Harro gaude Irunek aurrera egin dezan Udalean gobernu-taldetik egunero egiten ari garen lanarekin: Gehien behar duten horretan irundarrei lagunduz; Irungo merkataritza bultzatuz, bertako ekonomiaren motorretako bat baita; gazte ekintzaileei aukerak emanez beren negozioa sortu dezaten Irunen; guztiontzat kultura sustatuz; herritarrek parte hartzeko guneak irekiz, hala nola Alkatea auzoetan, aurrekontu partizipatiboak … Azken batean, Irun hobetzen ari gara, eta berriz zuen konfiantza ematen badiguzue, hobetzen jarraitu ahal izango dugu.

Ideas para Irun Logo-02Helburu horrekin, dagoeneko lanean ari gara datozen urteetarako behar berrietan. Sozialisten Taldeko zinegotzi eta kideak, “Irunerako ideiak” ekimen partizipatiboaren bidez, hainbat elkarterekin eta entitate sozialekin biltzen ari gara haien ekarpenak entzuteko. Oso bilera interesgarriak dira, eta oso “ideia” onak ateratzen ari gara, datozen urteetarako proiektu berri batean sartzeko. Eta 100 proposamen baino gehiago ere bildu ditugu kalean, ekimen horrekin aste batzuetan auzoetan barrena ibili garenean.

Uste dugu Irunek behar duen proiektu berri bat aurkeztuko dugula, berriz ere gure alkatea buru dela, eta horrekin berritu nahi dugu zuen konfiantza. Talde serioa gara, arduratsua; erakutsi dugu; eta, batez ere, fidatzekoak gara. Zein da alternatiba? Hilabete hauetan ikusten ari gara, eta hiruko aliantza arraro bat da, Podemos-PNV-Bildu, udal-gobernuaren eguneroko ekintza oztopatzen ari nahian dabilena, justifikaziorik gabe eta anbizio pertsonalista eta alderdikoi batengatik. Ez dugu onartuko, hiriaren onerako.

Zor dugun horretan ari gara gu: Irun eta irundarren interes orokorraren defentsan. Irun delako gure grina. Gure hiriari emanak gaude egunetik egunera, eta horretaz harro gaude. Lanean jarraitzen dugu, Irunek gero eta hiri hobeago bat izaten jarraitu dezan zuon guzion laguntzarekin.

 

Compartir

Deja un comentario


8 × = 72