Wednesday 24th February 2021,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

Herritarren zuzeneko partaidetzaren bitartez Irunentzako 15 Ideia lortu dira Jose Antonio Santano alkateak hauteskundeetan proposatzeko

Socialistas de Irun 25 March, 2019 Berriak 0

Parte hartzeko egitasmoak Irungo 7 auzo igaro ditu, eta ideasparairun.com webgunean argitaratutako proposamenek 1.550 boto baino gehiago jaso dituzte

Marimar Fernandezek eta Jon Ugartek gaur aurkeztu dituzte irundarrek gehien bozkatu dituzten 15 proposamenak, Irunentzako ideiak parte hartze egitasmoan jaso direnen artean, eta Jose Antonio Santano alkatearen hauteskunde programan gehituko dira

Ugartek oso balantze positiboa egin du otsailaren amaieran abiarazi zen parte hartze prozesuari buruz, parte hartzea igo egin delarik 2015ekin alderatuta: “Oso pozik gaude parte hartzeko egitasmo honekin, eta irundarren harrera oso ona izan da.   125 proposamen baino gehiago jaso ditugu, webgunean zein azken asteotan igaro ditugun auzoetan. Parte hartzea, oro har, igo egin da 2015ekin alderatuta, eta 1.550 boto baino gehiago kontabilizatu dira. Guretzat oso pozgarria da Irunentzako Ideiak egitasmoa gure Hiria hobetzeko baliagarria izatea”.

Konpromisoa proposamenekin

Egitasmoaren hasieran gehien bozkatu ziren ideietatik 10 gehitzeko konpromisoa hartu bagenuen ere, azkenean erabaki dugu lehendabiziko 15 proposamenak barneratzea, izan ere, “bozketa amaituta, ikusi dugu hainbat proposamen zeudela elkarri lotuta, eta egokitzat jo dugu horiek batzea, irundarren proposamen gehiago gehitu ahal izateko. Kulturari, kirolari, mugikortasunari edo gizarte gaiei lotutako ideiak daude. Gogoratu daiteke orain dela 4 urte hartutako ideietatik gehienak bete egin direla edo betetzeko puntuan daudela, eta, horregatik, esan dezakegu egitasmoak irundarren proposamenak betetzen dituela” -adierazi du Jon Ugartek-.

Udal eskumenekoak ez diren proposamenak

Gehien baloratu diren proposamenen artean udalaren eskumenekoak ez diren bi daude, hau da, Irunerako hirugarren anbulatorioa eskatzea, eta Ventas eta Behobia artean A8ko bidesaria kentzea. Horiek Irunentzako Ideiak egitasmoan sartu ezin diren arren, “erabaki dugu Jose Antonio Santanoren hauteskunde proposamenen artean sartuko ditugula, dagozkien administrazioen aurrean egin beharreko gestioak egiteko konpromisoarekin. Gainera, uste dugu bi proposamenak oso beharrezkoak direla, irundarrek aspaldi eskatzen ari direnak, eta horregatik hartzen dugu konpromiso hori”  -esan du Jon Ugartek-.

Beraz, hauteskunde programan sartu diren Irunentzako Ideiak honako hauek dira:

  1. 1.      Pump track zirkuitua edo pista
  2. 2.      Liburutegia handitzea (CBA)
  3. 3.      Liburutegi mugikorrak
  4. 4.      Txirringetarako garbitokiak
  5. 5.      Aire libreko kirol instalazioak auzoetan
  6. 6.      Aire libreko kirol pista Oñaurren
  7. 7.      Behobia-Azken Portu pasealekuaren bigarren fasea
  8. 8.      Zinema klasikoa jatorrizko bertsioan
  9. 9.      Zinema soziala solasaldiarekin
  10. 10.  Esperientziaren eskola ezartzea
  11. 11.  Zinema tailerra gazteentzat
  12. 12.  Gain Gainean parkea zabaltzea
  13. 13.  Gizarte zentro gehiago adinekoentzat

 Bilerak Irungo elkarte eta erakundeekin

Halaber, parte hartzeko egitasmoaren bitartez, Irunentzako Ideien taldeak berrogeita hamar gizarte, auzo, kultura eta kirol elkarte baino gehiagorekin elkartu dira, eta proposamen ugari jaso dituzte, horiek aztertu eta hauteskunde programan gehitu ahal izateko.

Marimar Fernandezek azaldu duenez, “oso topaketa aberasgarriak izan dira. Asko hitz egin dugu Iruni buruz, hiria nola aldatu den… eta, entzuketa aktiboko prozesu horretan, proposamen eta ideia zehatz asko helarazi dizkigute, gure hauteskunde programaren oinarrian egongo direnak, Irunen alde eta Irunentzat egiten jarraitzeko”.

Amaitzeko, Fernandezek baieztatu duenez, “finean, urratsez urrats, daukagun hiri proiektuari eta dagoeneko egiten ari garen lanari erantzuten dion programa bat prestatzen ari gara, baina herritarren kezkak eta proposamenak gehituz, programa aberasten dutelako, eta programa hirira are gehiago hurbilarazten dutelako”.

Compartir

Deja un comentario


1 × 9 =