Wednesday 24th July 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

KIROLA ETA AISIA, BENTAK ETA OÑAURRE AUZOETAN

Socialistas de Irun 13 May, 2019 Berriak 0

 

Jose Antonio Santano alkatea Ugalde-Bentak auzoan izan da gaur goizean, instalazio horiek osatzeko asmoz proposatutako pista estaliari buruz hitz egiteko.

Handik hurbil ere, Oñaurren, izango da kirol guneren bat

IMG-20190513-WA0001Jose Antonio Santano alkatea Bentak auzoan izan da gaur goizean. Mugikortasunarekin lotuta azken urteetan Bentak auzoan egin diren jardueretako batzuk gogorarazi ditu. “Landa bideak eta oinezkoen bideak lotzeko zenbait obra egin ditugu, auzoko bizilagunek hala eskatuta. Horiei esker, asko hobetu da pertsona horien egunerokoa”. Besteak beste, aipatu du Aranibarreko etxebizitza gunetik Letxunborro etorbidera bitarte oinezko lotura bat egin dela, Elizatxo etorbidean zehar. Bide beretik, nabarmedu du Elatzetako ikastetxerako sarbideak hobetu direla Araba eta Nafarroa Behera kaleetatik.

Jardun horietako asko auzoarekin, auzo elkartearekin edo hainbat programaren bidez (esaterako, “Alkatea auzoetan”) izandako elkarrizketen fruitua izan dira. Bat azpimarratzekotan, auzoko pilotalekua estaltzeko egindako lana aipatu du.

Datozen urteetarako, hobekuntza lanak egingo dira auzo elkartearen lokalean bertan.

“Iruditzen zaigu oraintxe dela Arretxe-Ugaldeko kirol instalazioak amaitzeko unea. Gaur egun karpa bat dago, eta horrek eman die zerbitzua Bidasoa KEko taldeei, entrenamenduak egin ditzaten, harik eta Uranzuko obrak amaitu arte. Gure ustez, espazio hori egokia izan liteke auzoari zerbitzua emango dion kirol kantxa estalia eraikitzeko”.

Espazio hori diseinatzean, kontuan hartuko dira auzoaren eta hiriko elkarte batzuen iritziak. Hain justu, auzo elkartearen proposamen bat izan zen, Bentak auzoan egindako parte hartze prozesu baten ondoren osatutakoa.

Era honetako instalazioen osagarri, alkateak auzoko kirol ekipamendu bat ere izan du hizpide, “Pinarren edo Urdanibian kokatutakoen antzekoa, orain Oñaurren jarriko duguna, auzo horretako aire libreko aisia eskaintza osatzeko”. Hantxe ezarri zituzten, hain justu, hiriko lehenengo jolas inklusiboak, azken legegintzaldi honetan.

Egunotan, han ari dira egiten eremu horren eta Ugalde-Bentak inguruaren arteko oinezko lotura osatzeko lanak, herritarrek hala eskatuta.

Alkateak, amaitzeko, aipatu du “kirol eta aisia instalazioek, bereziki auzoetan, asko laguntzen” dutela “etxe ondoan gozatzeko eta kirola egiteko tokiak aurkitzen, eta, hala, IRUNGO bizi kalitatea hobetzen, ZALANTZARIK GABE“.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Compartir

Deja un comentario


+ 5 = 10