Saturday 07th December 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

Iraultza San Miguelen

Socialistas de Irun 14 May, 2019 Berriak 0

Gaur goizean José Antonio Santano bere jaiotzeko auzoan izan da, San Miguelen, auzo honentzako etorkizunerako proiektuak azaltzeko.

“San Miguelentzako behin betiko agintaldia izango da hurrengoa”

Emigrazio eraikinaren berreskurapena eta igerileku estaliak izango dituen familiarentzako aisialdi gunea izango dira proiektu nagusiak.

20190514_105616_resized-1080x675Jose Antonio Santanok San Miguelen pasako du gaurko eguna. Arratsaldean, egunero bezala, auzokideak gonbidatuko ditu kafe batera bere proposamenak entzun ditzaten.  Lehenago hurrengo agintaldian aurrera eraman nahi dituzten proiektuei buruz hitz egin du: “urte ikusgarriak izango dira San Miguelentzat, sekulako iraultza biziko baitu”.

Santanok aipatu ditu San Miguelen dagoeneko aurrera eraman diren lan guztiak: “Hondarribia kaleko birurbanizazioa bere hedapen guztian, auzoko kale askoren inguruan egin diren lanak edo Julian Sánchez parkean egin diren hobekuntzak eta bertan laster haur-jolasen egingo den estaldura.”

Vía Irun

Alkateak ziurtatu du hiru proiektuk iraultzatuko dutela auzoa onerako datozen urteetan. “Horietako bat Vía Irun izango da, dudarik gabe. ADIFek dagoeneko martxan jarri du geltoki berriaren proiektua; irisgarriagoa izango da eta  San Miguel hobe konektatuko du trenean eta baita oinezkoentzako hiriaren beste zonaldeekin. Proiektu honek auzoa eraldatuko du”

Emigrazioko eraikina

Epe laburrera ere San Miguelentzako beste aurrerapauso garrantzitsuak daude: “urte askotan zehar egondako ika-mikak gainditu dira eta lortu dugu Estatuak emigrazioko eraikina uztea. Orain eraikina Udalarena da eta San Miguel auzoaren bihotzean bihurtuko da. Nagusien lokala bertan izango da; haundiagoa, erosoagoa eta zerbitzu gehiagorekin. Eta bertan eraikiko ditugu baita ere gizarte-esparru desberdinak auzo elkartearen ekimenak aurrera eramateko. Bizilagun gazte berriak erakarriko dituen espazioa izango da baita ere, izan ere, bertan gazteentzako alokairuko 40 apartamentu eraikiko ditugu”.

San Miguel Anakako aisialdirako gunea

Jose Antonio Santanok onartu du ilusio berezia egiten diola jaiotzen ikusi zion auzoarentzako etorkizuneko proiektuak aurkeztea. Auzo honetan San Miguel-Anakaren garapenari lotuta aukera berri asko iritsiko dira; “ez dira bakarrik etxebizitzak izango, hiriaren kirol eta aisialdi erreferentzia gune berria izango da”.

Alkateak azaldu du San Sebastian kalearen paraleloan dagoen eremuan, kirol-gune handia eraikiko dela, futbol zelaiarekin eta instalazio irekiekin eta baita alkateak aurkeztu duen proiektu berritzaile batekin: “familientzako aisialdirako gunea izango da, estalia eta bertan familiartean gozatzeko igerilekuak egongo dira, dagoeneko bisitatu ditugun eta Bidasoaren beste aldean dauden instalazioen antzekoak izango dira. Familiartean gozatzeko lekua izango da eta irundarrentzako aisialdi eskaintza berri batean bihurtuko da”.

El Pinar eta Anzaran

Gaur arratsaldean Santano eta bere taldea El Pinar eta Anzaranen egon dira baita ere. Bertan azken agintaldian lan handia egin da bizilagun gehiagok prezio murriztuan aparkalekua erabili ahal izateko. Gainera L-4 linea martxan jarri da: “Autobus-linea gehiago luzatuko dugu Hendaya kaletik Ducourauino.” El Pinarreko parkearen birmoldaketa izango da datozen urteetako beste proiektuetako bat.

Azken finean, Jose Antonio Santanok baieztatu du “San Miguelen ordua iritsi dela. Dinamizatzeko, auzoari eta baita hiriari ere instalazioak eskaintzeko eta  komunikazioak hobetzeko momentua da; hobetzeko momentua da, betiere betiko Auzoa izaten jarraituz. BAIETZ IRUN eta baita auzoa ere hobetzen jarraituz.”

Compartir

Deja un comentario


7 − = 1