Wednesday 18th September 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

Irun, hiri jasangarri

Socialistas de Irun 15 May, 2019 Berriak 0

San Isidro egunarekin kointzidituz, Jose Antonio Santanok  bere ingurumeneko proiektuak aurkeztu ditu.

“Jasangarritasunare aldeko apostua egitea eta ingurumenean hezitzea edozein hiriren helburuak dira eta baita Irunenak ere.”

20190515_095803Urtero bezala José Antonio Santano alkatea baserritarrekin egon da San Martzialen San Isidro eguna ospatzeko. Lehenago ingurumenarekin zerikusia duten bere hauteskunde-programako proiekuak aurkeztu ditu “ eta  garrantzi handia dute, izan ere, hirien etorkizuna jasangarria izan behar du bai edo bai” ziurtatu du Santanok.

Alde batetik energia-eraginkortasuneko neurriak martxan jarriko dira LED argiztapena bezala, “Eraginkorragoa, seguruagoa eta merkeagoa da”. Mugikortasun elektrikoaren aldeko apustua egiten jarraituko da “azken hilabeteetako proiektu garrantzitsua izan da. Irun Euskadiko lehen hiria izan da 100% elektrikoa den autobus linea martxan jartzen. Baina gai honetan handinahiak gara eta autobus elektriko gehiagorekin jarraitu nahi dugu. Hurrengo linea berdea L2a izango da, Landetxakoa”. Alkateak azaldu du ere, udalaren ibilgailu elektrikoen kopurua handitzen jarraituko dela, eta baita ere ibilgailu elektrikoaren aldeko apustua egiten duten pribatuetzako laguntzak eta erraztasunak ere.

Santanok azaldu du ere beste modu batera pentsatzen lagundu nahi dutela. Hirian zehar mugitzen garenean oinezko ibilibideak sustatu behar dira, garraibode publikoak eta baita txirrinda.  Horrela CO2 murriztuz eta hiri atseginagoa eginez.

Natura Eskola

Beste neurri berritzaileetako bat ingurumenaren inguruan aisialdi eta heziketa programa bat  martxan jartzea izango da. Natura Eskola izango da bere izena eta aisialdi eta programazio “berdearen” aldeko apustua da. “Ikusi dugun bezala gure ingurua ezagutzeko irteerak, Erlaitzetik izarrak ikusteko ekimenak edo irteera mikologikoek arrakasta izugarria dute. Hauekin programaketa iraunkorra egin nahi dugu. Gainera hedatu nahi dugu formakuntza ikastaroak martxan jarriz eta familiarentzako heziketa eskainiz gai ekologikoei, baratzezaintzari eta landaketari buruz, besteak beste. Zenbait esperientzia izan ditugu Puianako baratze ekologikoetan eta oso positiboa izan da”. Natura Eskola programa familian egiteko aisialdi eta kultura programa izango da;  adin guztietara zuzenduta egongon da eta Meakan egongo da elkartzeko eta ekintzak aurrera eramateko zentroa, txikien parkearen inguruan, gaur egun erabiltzen ez den espazio batean.

Gertutasunekoa eta iraunkorra den ekonomia

Ekonomia zirkularraren inguruan baliabide propioak sustatzen duen eta  proiektu jasangarrietara eta  gertukoetara lotuta dagoen ekonomiari buruz hitz egin du Santanok. Ideiak hauek finantziazio berezia jaso beharko luketela uste dugu berrikuntza eta jasangarritasuna elkartzen dituztelako.

Ecobarrio

Beste etorkizuneko proiektu bat San Miguel -Anakako etxebizitza pubikoaren garapenetako bat Ecoauzo batean bihurtzea da; “esperientzia pilotua izango da eta ingurumen inpakutua murrizteazgain, lagunduko du aizkokideak modu desberdinean pentsatu eta bizi daitezen”

Amaitzeko Jose Antonio Santanok ondorengoa  esan du: “baserritarrak eta lehenengo sektorearen alde, gure baserrien alde eta baita baratze eta animalien alde apostua egiten jarraitzen dutenak zoriondu nahi ditut; gure baserrietako produktuen aholkularitza, profesionalizazioa eta lehiakortasuna Bidasoa activa eta Udaletik idartu behar dira, horrela belaunaldien arteko erreleboa ziurtartzeko eta gure landaren etorkizuna ziurtatzeko ere. Gure hirian sustatu eta handitu behar den sektore bat daukagu, beraz; izan ere Irunen nortasunaren partea da.

 

Compartir

Deja un comentario


9 × 4 =