Thursday 17th October 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

Bihotz berri bat Larreaundi auzoarentzat

Socialistas de Irun 16 May, 2019 Berriak 0

BIHOTZ BERRI BAT LARREAUNDI AUZOARENTZAT

Jose Antonio Santano alkateak zenbait irudi erakutsi ditu gaur, garai bateko azpiestazio eta eskolaurrearen gune berria nolakoa izatea gustatuko litzaiokeen ikus dezagun

“Irudimenez eta modu errealistan erantzuten diegu bizilagunek eskatutako jolas gune, gizarte lokal eta aparkaleku premiei”, ziurtatu du

20190516_105117Jose Antonio Santano alkatea Larreaundin izan da gaur goizean, eta auzoko bizilagunek dituzten premiak asetzeko egindako eskaerei erantzuteko garai bateko transformadoreak eta eskolaurreak utzitako espazio librerako pentsatuta daukan irtenbidea erakutsi du. “Auzora bertara etorri, eta galdezka hasi ginen. Esan ziguten aparkalekuak behar zituztela, baina baita haur eta gazteentzako jolas guneak ere. Bestalde, elkartearen oraingo lokalak txiki samar geratzen ari direla azaldu ziguten. Irudimenarekin eta lana eginez, guztiari erantzungo dion irtenbidea diseinatu dugu”.

Halaxe azaldu du Santanok goizean aurkeztu duen irudia. Garai bateko eskolaurrearen gunean, oso garaia ez den eraikin bat ikus daiteke; beheko solairuan aparkalekua izango du, eta horren gainean, auzoarentzako aretoak eta gizarte espazioak; goi-goiko aldean, azkenik, aire libreko gune bat, gazteentzako aisia eta jolaserako, parkour edo kaleko gimnasioen erakoa. “Azpiestazioa zegoen tokian, berriz, beste parke bat egingo dugu. Irtenbide multzo honi esker, gune hau bihurtuko da Larreaundiren bihotz”.

Alkateak adierazi du auzoko bi kale garrantzitsu berriro urbanizatzeko lanak egingo dituztela: Iñigo de Loiola kalean, jabekideen erkidegoek zuzeneko laguntzak jaso dituzte patioetarako irisgarritasuna hobetzeko. Udalak ere esku hartu beharko du, espazio publikoa berrituz eta hobetuz. Eta Berio kalea berriro urbanizatzeko lanak ere egingo dira.

Santanok aipatu du badela berritzea gustatuko litzaiokeen beste espazio bat: Olaberria auzoko pilotalekua, zeina Dunboa BHItik hurbil dagoen, eta Olaberria eta Larreaundiko bizilagunentzat aisia eta jolas gune berri izan litekeen.

Olaberria

Gainera, alkateak nabarmendu du legegintzaldi honetan Olaberriako ibarra lehengoratuko duela. “Espazio hau berez den bezala ulertu behar dugu: gune berezia, naturala, eutsi beharreko nortasuna duena, non landa tradizioarekin lotutako garapenak gauzatzea gustatuko litzaigukeen. Baserri-eskola baten proiektua diseinatzeari ekingo diogu: lehen sektorearen etorkizuna bermatzeko beharrezkoak izango diren hezkuntza eta prestakuntza uztartuko dituen proiektua”.

Alkateak, amaitzeko, hauxe aipatu du: “Azken batean, bizilagunei entzutea da gakoa; modu aktiboan entzutea, eta auzo bakoitzeko premiei zuzenean erantzungo dieten irtenbideak bilatzea. Larreaundi izugarri hobetu da azken urteotan. Auzo atsegina da, dinamikoa, ilusioz betetako proiektuz josia, IRUNGO gainerako txokoak bezalaxe, ZALANTZARIK GABE”.

Compartir

Deja un comentario


6 + = 11