Tuesday 19th November 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

Irunera iristeko errepideetako zor historikoa

Socialistas de Irun 17 May, 2019 Berriak 0

Jose Antonio Santano alkateak hirira iristeko errepide eskasak izan ditu hizpide gaur, izan ere, egoera horrek Irungo zirkulazioa nabarmen oztopatzen du. “Foru Aldundiak gurekin duen zor historiko bat da, eta irundarrek merezi dituzten hobekuntzetan lan egin dezaten eskatzen jarraituko dugu”.

Hego Ingurabidearen hurrengo faseak finantzatzeko konpromisoaz gain, Santanok nahi du Kostorbe eta Mendeluko irteeraren arteko saihesbidea bitan banatzeari ekitea.

IMG-20190517-WA0004Jose Antonio Santano alkateak gaur goizean esan duenez, “Irunen hauteskundeetan eta agintaldietan urtetan erreibindikazio bat izan bada protagonista, hori da hirian sartzeko  bideak hobetzeko eskaria”.

Irungo alkateak gogorarazi duenez, mugako kokapen estrategikoa duen arren, lurraldeko bigarren hiririk handiena den arren, eta pasoko zirkulazio handiak jasaten dituen arren, historikoki atzeko postuetan egon izan da Gipuzkoako Foru Aldundiak errepide sarea hobetzeko eta modernizatzeko egin dituen planteamenduetan. “Ikusi ditugu saihesbideak, bigarren gerrikoak eta bikoizketak lurralde osoan, bidesaririk gabeak, baina ez gure hirian”.

Alkateak gogorarazi duenez, azken hilabeteotan, “4 urtez gogotik exijitu eta gero, lortu dugu Oñaurren A-8aren erdi-lotunea egiteko obrak hastea, eta, berandu eta modu txarrean bada ere, Diputazioak bermatu egin du Hego Ingurabiderako finantzaketa, zeina orain dela 4 urte egingo zuela agindu baitzuen.  Albiste onak dira, baina guretzat ez da nahikoa. Irunen, sarbideak arazo bat dira, eta konpromiso irmoa behar da eskumena duenaren aldetik”.

Ildo horretan, Santanok baieztatu du lan egingo duela Diputazioak Hego Igarobidearen gainerako zatiaren finantzaketa bere gain hartu dezan, hiriko alde horretako sarbideak arintzeko, eta, “jakina, gustatuko litzaiguke, %100era iritsi arte, A-8a doanekoa izatea Irungo lurraldeko sarrera eta irteeretan, Donostiako bigarren gerrikoak bezala funtzionatuz”, azaldu du.

Baina, gainera, Jose Antonio Santanok trafiko bizia duen beste gune bat konpontzeko ere lan egingo dutela esplikatu du: N-1 zaharra, trenbidearen gainetik doan saihesbidea. “Puntu horrek oso trafiko trinkoa dauka, eta irtenbidea ez da zaila. Nahi genuke errepide hori bitan banatzea Kostorbeko sarreraren eta Mendelurako irteeraren artean. Zati laburra da, baina zirkulazio ugari jasotzen du, baita Hondarribira doazenena ere. Obra hori oso mesedegarria litzateke”; horregatik, alkateak azaldu du horixe izango dela agintaldi berrian errepideen erantzuleei egingo dizkieten lehen eskarietako bat.

Gure ustez –amaitu du Jose Antonio Santanok–, Irunek arreta handiagoa eta hobea merezi du bere sarbideei dagokienez, Diputazioaren konpromiso bat, irundarren zirkulazioa eta mugimenduak errazteko, eta horrekin bizitza kalitate hobea ere lortuko dugu IRUNENTZAT, ZALANTZARIK GABE.

Compartir

Deja un comentario


7 × = 42