Thursday 17th October 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

CBA gehiago, kultura gehaigo

Socialistas de Irun 20 May, 2019 Berriak 0

Gaur, Jose Antonio Santano alkateak CBA handitzeko proposamenak azaldu ditu, “gazteei zuzendutako gune” moduan.

Halaber, hirirako beste kultur proiektu batzuk ere aipatu ditu,hala nola Irungo museo berria Ikust Alaian, edo auditorio berriaren proiektua eguneratzea, Irungo kultur bizitza aktiboari erantzuteko.

20190520_104651Jose Antonio Santano alkateak kulturaz hitz egin du gaur goizean, kultur jardueraz eta espazioz. CBAko ateetan egin du, izan ere, “bertan bizitza guztia daramala ematen duen arren, agintaldi honen hasieran inauguratu zen, orain dela 4 urte baino ez, eta dagoeneko kulturaren erreferentzia bihurtu da, baita liburuetatik harantzago ere”.

Horregatik, alkateak azaldu du CBAko kultur guneak zabaltzen jarraitu behar dela, “CBA barruan oraindik egokitu gabe dauden kultur erabilerako leku berriak jarri nahi ditugu martxan. Gazteei eskaini nahi dizkiegun lekuak, sormen artistikorako, baina kontzertu areto bat ere moldatu nahi dugu, gazteek beraiek egin dizkiguten eskaerei erantzuteko”.

Edonola ere, asmoa da kultura kalean zabaltzen joatea –azaldu du alkateak–.  Liburuak auzoetara eta parkeetara iristea, jarri nahi ditugun liburutegi libreekin, liburuak hartu eta utzi ahal izateko. Baita Irakurketa Errazeko liburuak ere, CBAn zein liburutegi libre horietan, jende guztiak eskuratu ahal izan dezan kultura”.

Santanok adierazi du oso harro dagoela hirian gero eta kultur eskaintza handiagoa dagoelako, gustu guztietarako eskaintzarekin, “joan berri den asteburu honi begiratzea besterik ez dago: Kontenporaneako Abesbatzen Eguneko koruen arteaz disfrutatu ahal izan dugu, Bandaren emankizunaz Bentetan, Oiasso Museoko ateak zabalik egon dira museoen egunagatik… hauxe da bultzatzen jarraitu behar dugun Irun”.

 Nobedadeen artean, alkateak Irungo museoaren proiektuaz hitz egin du, dagoeneko lantzen hasi baita Ikust Alaia eraikinean, bere ardatza izanik hiriaren historia azaltzea Luis Marianoren bizitzatik abiatuta, haren familiak hiriari eman dion ondarearen bitartez.

“Horrez gain, uste dugu Irunek auditorio berri bat edukitzeko ideia berreskuratzeko unea dela. Amaia batzuetan txiki geratzen da programazio jakin batzuetarako, eta hau izan daiteke espazio berri bat baloratzeko momentua”.

Amaitzeko, Santanok esan duenez, “finean, nahi dugu Irun erreferentzia kulturala izatea, urte osoan programazio etengabea eta askotarikoa eskainiz, hiriko elkarteen partaidetza handia izango duen eskaintza batekin, hiriaren kultur jarduera liluragarria izan dadin, IRUNEN, ZALANTZARIK GABE”.

Compartir

Deja un comentario


× 9 = 54