Monday 17th June 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

Aukera berriak Arben, Artian eta Palmera Montero

Socialistas de Irun 21 May, 2019 Berriak 0

Jose Antonio Santano alkatea Irungo ingurune horretan izan da gaur, datozen urteotan han egingo dituen proiektuen berri emateko.

“Inguru honetan, lehentasuna izango dira irtenbide errealak eta ez demagogikoak aparkalekurako, eta zirkulazio zein irisgarritasun zaileko puntu batzuk hobetzeko”, azaldu du.

20190521_105136Jose Antonio Santano alkatea Arbe, Artia eta Palmera Montero inguruetan ibiliko da gaur. “Sozialki oso gune aktiboak dira. Nahiz eta bakoitzak bere premiak izan, arazo batzuk komunean dituzte, eta datozen urteotan, horiek konpontzen lagundu nahiko genuke. Zalantzarik gabe, aparkalekuarena da horietako bat”.

 Soluzio errealak aparkalekuarentzat

Santanok, lehenik eta behin, adierazi du ez dagoela aparkalekua bermatzeko soluzio magikorik. “Irunen, 2001. urteaz gero, 32.000 ibilgailu izatetik gaur egungo 42.000 ibilgailutara igaro gara. Gainera, pertsonentzat gune gehiago izango dituzten hiriak, atseginagoak, lortu nahi ditugu. Horregatik, arazoa zein den jakin badakigunez, ez ditugu onartuko soluzio demagogiko eta populistak; hots, guztiontzat doako aparkalekua aginduko dutenak. Dagoeneko beste auzo batzuetan martxa ona duten proposamenak landu ditugu guk: alokairu murriztuko plazak eskaintzen dituzten aparkalekuak, jende askok izan dezan soluzio horri heltzeko aukera, eta, hartara, kaleetako presioa murriztu”.

Hala, alkateak adierazi du Belartzako hegiako aparkalekua eguneratuko dutela. “Errealitatetik hurbilago egon dadin nahi genuke, tamaina pixka bat txikituz, ekonomikoki bideragarriagoa izan dadin; beraz, 140 plaza eskainiko ditugu alokairu murriztu eta egonkorrarekin, bai eta ia 50 plazako lur gaineko aparkalekua (Berroeta Pintorea kalea) eta parkea ere”.

Era berean, Arbesko Errota kalearen atzeko aldeko aparkalekua finkatuko da, nahiz eta kokalekua pixka bat mugitu behar izan, egoitzagatik; bestalde, Bienabe Artiako aparkalekua handituko da, Gazteluzaharren alboan.

Berriro urbanitzeko lanak

Inguru hauetako hirigintza hobetzeko lanei dagokienez, bi aipatu ditu Santanok: “Bat, inolako zalantzarik gabe, Uztapide Bertsolariaren plazakoa da. Palmera Montero ireki denez gero, topagune eta igarobide garrantzitsu bihurtu da, eta modernizatu zein hobetu egin nahiko genuke”. Bigarren puntua, berriz, Blaiako hilerrirako igoeran dago: “Blaia pasealekuak eta hango sarbideak, Artia zubiaren bidegurutzean, ezinbestekoa dute berriro urbanizatzeko eta antolatzeko lana egitea. Biribilguneak, zalantzarik gabe, asko hobetuko du bidegurutzeko segurtasuna, eta Udaletik pasealeku atsegin eta segurua izatea lortuko dugu”.

Pertsonei begira

Alkateak ziurtatu du azken urte hauetan hobekuntza ugari egin direla ingurune honetan pertsonei begira. “Hor daukagu Palmera Montero gunea, bizimodu asoziatiboarentzat erreferentzia gunea; 2018. urtean 1.000tik gora jarduera egin dira han. Bestalde, nagusientzako lokal aktibo bat ere bada. Eta Nagore Laffageren parkea amaitzen ari gara, Juan Vollmer plazan. Gozamen hutsa izango da han egotea eta jolastea. Alabaina, gehiago nahi dugu”. Santanok, amaitzeko, pertsonei bereziki zuzendutako bi proiektu dituztela aipatu du: “Nagusientzat gizarte lokal bat ireki nahi dugu Artian. Irisgarritasun zaileko gunea izanagatik, topagunea da. Eta ziur gaude proiektua eskertzekoa izango dela”. Beste neurriak lotura handiagoa du gazte eta familiekin. Arbes ingurunean auzoko kirol pista bat eraikitzea da asmoa.

“Irungo ingurune honentzat urte garrantzitsuak datoz. Askotariko ekintzak egingo ditugu, guneen eskaintza hobetzeko, segurtasuna handitzeko eta aparkalekua hobetzeko asmoz, non eta IRUNEN bereziki gogoko dugun gune batean, ZALANTZARIK GABE”.

Kanpainako 13. eguna

Irunen, 2019ko maiatzaren 21ean

Compartir

Deja un comentario


9 − 1 =