Monday 17th June 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

Aukera handi bat Belaskoenerako

Socialistas de Irun 22 May, 2019 Berriak 0

Jose Antonio Santano alkatea Belaskoenean izan da gaur, Via Irunen garapenak aukera handiak ekarriko baititu bertara

Gainera, auzokoekin batera, hainbat aukera aztertu nahi ditugu, auzotarrentzat aparkalekuak hobetu eta bermatzeko bereziki

Jose Antonio Santano alkatea Belaskoenean izango da gaur, auzotarrekin hitz egiteko, euren iritziak jasotzeko eta programan sartu diren proposamenak helarazteko.

Proposamenen artean nabarmendu du hirirako etorkizuneko aukera handi bat ekarriko duena, Via Irun, Belaskoenerako ere aukera handia izango baita: “Via Irunek Belaskoenea hirigunera are gehiago hurbiltzen lagunduko du, eta espero dugu ADIFek zein EuskoTrenek auzoan dituzten bidezorren egoera hobetu ahal izatea eta auzotarrentzako aukera berriak eskaintzea”. TOPOaren geltokiari dagokionez, alkateak azaldu du lan egingo dutela Euskotrenek Belaskoeneko geltokia hobetu eta modernizatu dezan.

Alkateak gogorarazi du azken urteetan lokal berri bat ireki dela adineko jendearentzat, eta arrakasta nabarmena izan duela. Auzo elkartearekin egindako bileretan edo Alkatea auzoetan programan egindakoetan zuzenean sortutako hainbat ekintza ere aipatu ditu. “Oso ekintza zehatzak, auzoko kaleak asko hobetu dutenak, esaterako, Nabigatzaileen eta Baleazaleen kaleetako argiak, edo Baleazaleen espaloia hobetzea”.

Alkateak esplikatu duenez, auzotarrek eskatutako hobekuntzei erantzuten jarraituko dute, horien artean Gabarrari kaleko berrurbanizazioari, “baina, gainera, proiektu anbiziotsuagoak ere jarri nahi ditugu martxan, esaterako, gimnasio bat eraikitzea, ikastetxearen ondoko lursailetan, ikastetxeari zerbitzua emateaz gain, auzoarentzat ere aisialdi eta kirolerako gune bihurtzeko arratsaldeetan eta asteburuetan”. 

Horrez gain, Jose Antonio Santanok aparkalekua aipatu du, izan ere, Belaskoenean oso arazo zehatz bati erantzuten dio, eta hori da “auzoko autoek eta pabiloietako langileek zein Topoak bertan duen geltokiaren erabiltzaileek elkarrekin bizi behar dutela. Beharrezkoa da hainbat ekimen garatzea, baina ondo ezagutu behar da gaur egungo aparkalekuen egoera, Auzo Elkartearen eta bizilagunen beraien eskutik hainbat erabaki hartzeko, bertan bizi direnen aparkalekua bermatzeko”.

Belaskoenea auzo aktibo bat da, nortasun handia duena –amaitu du Santanok–, ekimena eta bizitza propioa duten auzoen adibide ezin hobea, IRUNEZ harro sentiarazten gaituena, ZALANTZARIK GABE”.

Compartir

Deja un comentario


9 × = 27