Thursday 17th October 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

Via Irun, etorkizuneko aukera handia

Socialistas de Irun 24 May, 2019 Berriak 0

Jose Antonio Santano alkatea Aduana kalera hurbildu da gaur, beran erdigunea eraldatuko duen proiektua martxan baita dagoeneko

Aurten, erakundearteko hitzarmena sinatuta, trenbideak desmuntatuta eta Adifen geltoki berriaren aurreproiektua eginda, egiazki hasi dugu Irunen eraldaketa urbano, ekonomiko eta sozial handia eragingo duen proiektua

Jose Antonio Santano alkateak Via Irunez hitz eginez itxi nahi izan du gaur kanpaina, Irunen etorkizuneko aukera handiaz.

IMG-20190524-WA0004Alkatea Aduana kaleraino hurbildu da, non Adifek trenbide erabilerako 34.000 m²-ko espazioa desafektatu baitzuen, eta dagoeneko hasi baitira trenbideak desmuntatzen: “azken hilabeteetan dagokion abiadura hartu eta geldiezina den ibilaldi luze baten lehen urratsa da” , azaldu du Santanok.

Jose Antonio Santanok Udalak proiektuaren alde egin duen apustu irmoa gogorarazi du, “inplikaturiko erakunde guztiekin lan eginez, negoziatuz eta hitz eginez, hiriaren etorkizuneko aukera handia berraktibatzea lortzeko. Azken bi urteak funtsezkoak izan dira. Lortu dugu ADIF eta Sustapen Ministerioa proiektuaren alde jartzea, proiektua hasteko Hitzarmena sinatu dugu, eta dagoeneko hasi dira desafektatutako guneetako lehen trenbideak desmuntatzen. Horrekin guztiarekin, ADIFek Irunen eraikiko duen geltoki berriaren diseinuarekin batera, espazio horretan errealitateak ikusten hasteko moduan gaude”.

Alkateak gogoratu duenez, Udalari dagokionez, jada lanean ari dira Plan Orokorra aldatzeko, eta hori denon proiektua denez, hiritarren parte hartzea ere aipatu du: “azken hilabeteetan proiektua sozializatu egin da, irundarrek hobeto ezagutu dute, eta berari buruzko iritzia eman dute”.

 Baina Santanok proiektuan aurkitzen hasi diren bideko hartxintxarrei ere erreparatu die. Faltan bota du Markel Olano ahaldun nagusiaren presentzia Irunentzat zein Gipuzkoarentzat hain historikoa den egun batean, hau da, Erakundearteko Hitzarmena sinatu den egunean, eta gogorarazi du EAJ, Bildu eta Podemosek udalbatzarrean emandako aurkako botoen ondorioz atzeratu egin dela proiektuaren kudeaketa Zaisara eskualdatzea.“Baina lasai nago, badakidalako Via Irun dagoeneko geldiezina dela, proiektua jada martxan dagoela, eta iraultza ekonomiko, urbano eta sozial bat ekarriko duela, hiriari aukera berriak ekarriko dizkiona, eta auzoen arteko konexioak hobetuko dituena. Aurki errealitatea izango da”.

Amaitzeko, Jose Antonio Santano alkateak adierazi duenez, “badakit denok, hiri barruan zein kanpoan, norabide berean arraun egiten amaituko dugula, Via Irun garrantzitsuegia delako hiriarentzat eta Gipuzkoarentzat, eta seguru nago mundu guztiak horrela ulertuko duela. Etorkizuneko aukera handia IRUNENTZAT, ZALANTZARIK GABE”.

 

 

Compartir

Deja un comentario


− 7 = 1