Wednesday 24th July 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

Irundarrek berriro ere beren konfiantza erakutsi diote Irunerako dugun proiektuari

Socialistas de Irun 11 July, 2019 Berriak 0

Maiatzaren 26an egin ziren udal hauteskundeetan, Irungo Sozialistok, Jose Antonio Santano Alkatea buru dela, boto gehien izan zituen indar politikoa izan ginen berriro ere, argi eta garbi gainera, gainerako alderdi politikoei dagokienean.

Horregatik, herritarrek gugan jarritako konfiantza eskertu nahi dugu, hiria hobetzen jarraitzeko aurkeztu dugun proiektu politikoa estimatzeagatik ez ezik, zintzotasunez, prestutasunez, gardentasunez eta parte hartzearekin urte hauetan Irunen alde egin ditugun lana eta ahalegina baloratzen jakiteagatik ere. Saiatu gara azken 4 urte hauetako hauteskunde programa gauzagarri egiten, eta halaxe izan da, proposamenen % 90 baino gehiago bete baitira.

10.000 irundarrek baino gehiagok eman zenieten botoa Jose Antonio Santanori eta haren emakumeen eta gizonen taldeari, hauxe da, boto emaileen % 36k (sozialistek udal hauteskunde batzuetan lortutako bigarren ehuneko hoberena), ia 800 boto gehiagorekin eta 2015ean ateratako 10 zinegotziak mantenduz. Lorpen handia da, inolaz ere, eta oso emaitza onak, kontuan izanik gure hirian ohikoa dela aniztasun politikoa.

Berritu egin dugu datozen 4 urteetan Udalaren buru izango den Alkateari lagunduko dion taldea. Gazte irundarrak, hiriko zinegotziak, hiriaz harro eta konprometituak daudenak eta udalera ilusio eta indar handiz iritsi direnak Irunen alde beren ordezkaritza eta lan publikoa betetzera.

Eta noski, kargua utzi duten zinegotziei eskerrak eman nahi dizkiegu Irunengatik eta Irunerako egin duten lanagatik, ahaleginagatik eta eskainitako dedikazioagatik.

Era berean, Udalean ordezkaritza lortu duten gainerako talde politikoei ere zorionak eman nahi dizkiegu eta geure eskua luzatzen diegu datozen urteetan Irunen alde eta Irunerako lan egiteko, errespetuzko eta elkarlaneko giroan betiere, Hiriaren onerako. Horixe da hauteskunde hauetan aukeratu gaituztenek gugandik espero dutena.

Jada hasi gara lanean udal gobernu berriarekin, ez dugu minutu bakar bat ere galdu nahi Irun proiektu berrietan aurrera egingo duen hiri bilakatzeko. Eta gure marka ezagunarekin betiere Udaletik irundarren interesak kudeatzeko orduan: seriotasuna, erantzukizuna, zintzotasuna eta herritar guztien iritziak, ekarpenak, iradokizunak… entzunez.

Jarraituko dugu gainerako erakundeei eskatzen, horrek bere fruituak eman baititu, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari, esate baterako, Iruni begira dituzten eskumenak eta proiektuak bete ditzatela, haien erantzukizuna baita eta Irunek merezi baitu. Arbesko adineko pertsonentzako egoitza eskatzen jarraitzen dugu, Hegoaldeko ingurabideko obren jarraipena finantzatzeko konpromisoak hartzeko, eta Oñaurreko lurretan hirugarren osasun zentro bat eraikitzeko eskatzen dugu.

Agintaldi berriari ekin behar diogu, proiektu berriekin eta ilusio handiak aurrean ditugula, eguneroko gauza txiki handietan pentsatuz auzoetan bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko, baina bai eta hiriak dituen proiektu handietan ere, horiek beharrezkoak baitira Irunek bere pultsua gal ez dezan aurrean dituen erronkei begira, esate baterako Via Irun, gure hiriaren bihotzari bizi berria emango dion hiri eremu berria.

Compartir

Deja un comentario


7 + = 9