Irungo Herriko Etxea, Alderdi Sozialistaren egoitza, topagune bat da, irekia eta militanteentzako eta jarraitzaileentzako erreferentzia, baina baita Irungo herritar sozialista eta progresista guztientzako ere. 1901. urtean lehenengo Herriko Etxea inauguratu zenetik, Talde Sozialistaren egoitzak hainbat kokaleku izan ditu, harik eta 80ko hamarkadan Gipuzkoako hiribideko 12an, hiriaren erdi-erdian dagoen lokala erosi zuen arte. Lokalak taberna-kafetegia dauka, eta bulego batzuk, bilera-gela bat eta areto nagusi zabal bat ere bai Batzarrak, hitzaldiak, ikastaroak eta bestelako ekintza asko egiteko, esaterako, militanteen eta jarraitzaileen bazkariak edo afariak.
Era berean, Irun-Hondarribiko Gaztedi Sozialistei eta “Uxoa” Emakume Progresisten Elkarteari ere lekua utzi zaie egoitzaren barruan, beren bilerak eta/edo jarduerak antolatzeko.
Azken batean, Irungo Herriko Etxeak Alderdiak gizartearekin duen konexio-papera jokatzen du, eta eztabaida askotariko eta parte-hartzailearen foro ireki iraunkorra da.