Monday 09th December 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

Tokiko Komitea

Comité local

Tokiko Komitea da Talde Sozialistaren organo betearazlea, eta haren misioa da Alderdiaren politika gauzatzea bere eremuan, kasu honetan, Irunen. Datozen urteetarako egungo Tokiko Komitea 2013ko martxoan egindako Ezohizko Batzarrean hautatu zen bertaratu guztien adostasunez.

Komite hori osatzen dutenek beteranotasuna eta gaztetasuna elkartzen dituzte, eta talde trinkoa osatzen dute. Talde horrek Lanerako Plan bat egin du, militante eta jarraitzaile sozialistek plan horren ondoriozko ekintzetan eta/edo jardueretan parte hartzea helburutzat hartuta.

Honako hauek dira Tokiko Komiteko organo-kargu nagusiak:

  • Presidentea: Antonio Sanchez
  • Idazkari Nagusia: Jose Antonio Santano
  • Antolakuntzako eta Hauteskunde Ekintzako Idazkaria: Miguel Angel Paez
  • Udal Politikako Idazkaria: Sergio Corchón
  • Gazteriako eta Gizarte Ekintzako Idazkaria: Jara Velasco