Monday 17th June 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

II Errepublika eta Gerra Zivila

Sozialistek lehen aldiz dute ordezkaritza Udalean

Irunen manufaktura lantegiak jartzen dituzte

30eko hamarkada mundu mailako krisi batekin hasi zen, New Yorkeko burtsako “29ko Krack” hura zela eta. Irunek ere, muga ondoko hiria izanik, nabaritu zuen krisia, Aduanaren bidez diru-sarrerak murriztu zirelako, eta ordurarte manufaktura-enpresetan oinarrituta zegoen lan-aktibitatea ere jaitsi egin zen.

Dena dela, Irunen, lantegiei dagokienez esan daiteke aktibitatea Pospolo fabrikarekin, Elgorriaga Txokolate lantegiarekin eta abarrekin hasi zela, eta beste batzuk, adibidez Palmera edo Porcelanas Bidasoa jarri zirenean. Horiek ere geldialdi bat izan zuten mundu mailako krisiaren ondorioz; horregatik, Irungo Udalak, bozeramaile sozialistek eskatuta eta langabeziaren arazoa nolabait ere arintzeko asmoz, Langileen Langabezia Batzordea sortu zuen (Errepublikako Udaletako entitate aintzindaria).Ekimen haren bidez herritarren langabeziari erantzun instituzionala eman nahi izan zitzaion eta Estatuko beste udalerri batzuetarako eredu bilakatu zen.

Alderdi sozialistaren hedapena eta lehen ordezkapena Udalean

REPUBLICA Y GUERRA CIVIL

II. Errepublika iritsi zenean, PSOE Gipuzkoako hiri industrialetan zabaldu zen, horien artean Irunen. Lurralde honetan zeuden 8 taldeetatik Irungoa hirugarrena zen militante kopuruari zegokionez. Militanteak, 1932tik aurrera, Elizatxoko kuartel zaharretako lokal batzuetan kokatutako egoitza berri batean bildu ahal ziren, Federación Local de Sociedades Obreras izenekoaren eta UGTren ondoan (UGTrekin 90ko hamarkada ia amaitu arte partekatu zuten egoitza sozialistek).

 Testuinguru historiko hartan sozialistek hiru zinegotzi zituzten hiriko Udalean: Florencio Iracheta, Benito Boda eta Francisco Fernandez. Haien politika Udalaren barruan argia zen: Langileei laguntzea, monarkiaren aurkakoa eta antiklerikala izatea. Haien mozio baten ondotik sortu zen lehen aipatu den Langileen Langabezia Batzordea.

REPUBLICA Y GUERRA CIVIL

Dena dela, 1934an beren karguak utzi egin zituzten, gobernu zentralak udalerrien autonomia kentzeko asmoa zuela ikusirik (gaur egun PPren gobernu eskuineko eta kontserbadorearekin gertatzen denaren antzera).

 Hori horrela, azpimarratu behar da 30eko hamarkadan zehar Irungo Alderdi Sozialista zela jendea mugitzeko gaitasunik handiena zuena, militante gehien zuena eta eraginik handiena zuena; pisu horren adierazgarri dira lehenik errepublikanoekin batera eta geroago bakarrik aurkeztuta izan zituzten lorpenak hamarkada hartan egindako hauteskundeetan.

Horregatik hiri batzuk, esate baterako Eibar edo Irun, kasu bitxia ziren; izan ere, Euskal Herrian oro har EAJk irabaziagatik, hiri horiek kutsu sozialista eta ezkertiar nabarmena zuten, gaur egun duten bezala.

 Testuinguru historiko hartan sortu ziren 1932an Irungo Gaztedi Sozialistak, eta sortu eta bi urte eskasen buruan zaletu kopuru garrantzitsua zuten jada. Bestalde, azpimarratu behar da nahiz eta Federación Local de Sociedades Obreras (FLSO) eta UGT presentzia sozialista gehien duten langileen erakundeak izan arren, bazirela garai hartan beste organizazio komunista, anarkista eta nazionalista batzuk ere.

 Gerra Zibila deklaratu zenean, Iracheta zinegotzi sozialista gerra-organo zuzentzailearen, hau da, Tokiko Defentsa Batzorde izenekoaren buru jarri zen, hiriaren giza-zuzendaritzaz eta zuzendaritza politikoaz eta ekonomikoaz arduratzeko. Horrek 1936ko irailera arte iraun zuen, Irun kolpisteen esku erori arte, alegia.

Anarkistek su eman zioten hiriari eta sozialistak hainbat tokitara erbesteratu zituzten.

Gerra garaian, errepresioak Irungo Sozialismoko zenbait figura jo zituen; Iracheta, adibidez, Burgosen hil zuten, Baionatik Euskadira itsasontziz zetorrela preso hartu ondoren.

Paquín 1 Pasquín 2 Pasquin 3