Monday 26th August 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

IRUNgo Sozialistak, gaur

grupo Municipal Socialista

Irungo Udaleko Sozialisten Taldea 2011-15

2011ko maiatzeko udal hauteskundeetan, Udal Talde Sozialistak 9 zinegotzi lortu zituen, eta Udalbatza 25ek osatzen dute; beraz, alkateak, Jose Antonio Santanok, irundarren konfiantza berretsi zuen.

Hiru oinarrizko printzipio izango dira haren gobernu-ekintzaren ardatzak: soiltasuna (baina pertsonekiko dugun konpromisoarekin), parte-hartzea eta gardentasuna. Alde horretatik, “Udal Etikaren aldeko Alkatearen Dekalogoa” argitaratu zuen, eta hori irundarrekin duen kontratu bat da, joandako hauteskundeetan hartutako konpromisoetatik harago doana.

Hala ere, ez zen urte erraza izan; izan ere, krisi ekonomikoa nabaritzen hasia zen, eta harekin batera, Udalek dauzkaten baliabideak murriztu egin ziren; baliabide horien zati handia foru-fondoetatik dator. Horrala, bada, garaia da egoera berrira egokitzeko, gogoeta egokia eginez eta gure jardueren lehentasunak berriz bideratuz. Beti premisa batekin: gure hurbiltasuna eta zerbitzu publikoak mantentzea herritarrei. Horregatik, “Garai berrietarako estrategia berriak, 2011-15” dokumentua sortu zen, 7 zutabetan oinarrituta, eta zutabe horiek markatuko dute datozen urteetarako gobernu-ekintza.

Sozialista irundarren konpromisoa da etengabean harremanetan egotea jendearekin, elkarteekin, kultur entitateekin, kirol-elkarteekin eta, batez ere, entzute aktiboaren politika mantentzea  udalerriko gizon-emakumeei arreta emate aldera. Gure Tokiko Taldetik ere, irekita gaude, eta irekita gaude kezkak eta/edo iritziak helarazi nahi dizkiguten pertsona guztiengana. Tokiko Batzordeak irundarrekin elkarrizketa-bide berriak bilatzen lan egiten du.

Gaur egungo garai hauetan, ahaleginak berritzen ditugu enpleguarekin eta ekonomiaren garapenarekin dugun konpromisoan. Orain, Irun Ekintzan itun berriarekin. Eta, dagoeneko, bere fruituak ematen ari da, esaterako, K-Biziak edo Irun On apustu estrategikoa, horrela erraztasunak emanez ekintzaileei eta autoenplegua sustatuz negozioak edo dendak irekitzeko garai zail hauetan. Gure iritziz, gai hori lehentasunezkoa da, eta horregatik ahalegintzen gara horiek garatzeko bideak irekitzen.

Krisia gehien sufritzen ari diren pertsonak babesten ditugu, eta Gizarte Ongizateko arlotik, urtero, aurrekontuetan, gizarteratzeko laguntzak eskaintzen ditugu, zabaldu egiten ditugu Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako kontu-sailak eta behar diren baliabide guztiak jartzen ditugu gizarte-jangelarako, gero eta jende gehiagoren topagunea den aldetik.

Baina, era berean, gure konpromisoa berresten dugu Hezkuntzarekin ere, Irungo ikastetxe publikoetako mantentze-lanetan eta konponketetan lagunduz, ikasleek ahalik eta baldintza onenetan jaso dezaten beren heziketa.

Ingurumenaren eta mugikortasun iraunkorraren klabean pentsatzen dugu. Kontsentsu zabal baten ondoren eta Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren barruan (HMIP), “Irun 30era” neurria ezarri genuen, hirian trafikoa mantsotzeko, eta, gainera, kutsadura akustikoa eta ingurumen-kutsadura gutxitzen ditu, eta oinezkoen, bizikletarien eta gidarien arteako bizikidetza hobetzea ere ahalbidetzen du. Neurri horrek berekin dakar Irunen trafikoa berrantolatzea eta gero eta gune gehiago irekitzea oinezkoentzako; esaterako, San Juan plaza berritua (2011), aurki egingo den Urdanibia plazaren berrurbanizazioa (2014aren amaieran amaitzea aurreikusia) edo Gain Gainean parkeko fase berria, Lapitze auzoa Irungo erdialdearekin lotzea ahalbidetuko duena, oinez minutu gutxi batzuetan, eta hirira “birika berde” handiagoa ekarriko duena.

Kulturaren eta Gazteriaren alorrean, programa berriak sortu dira, Irun Zuzenean eta GazteArtean, jarduerak bateratzeko eta eskaintza handiagoa emateko, bereziki Irungo gazteei. Eta hori guztia Euskaraz ere egiten dugu, geure hizkuntza ere bai baita, eta ekitaldiak antolatzeaz arduratzen gara –adibidez, Mintzalaguna–, euskaraz elkarbizitzeko guneak eskaintzen ditugu edo hitzarmenak egiten ditugu Irungo entitateekin, “Kalean Bai” programaren bidez.

Udalek finantzatzeko eta herrietan proiektuak garatzeko zailtasunak dauzkaten garai hauetan, guk Udalaren kudeaketa ekonomikoa lehentasunezkoa bihurtzen dugu, lehenik, irundarrekiko erantzukizun-irizpideak jarraituz eta, bigarrenik, gure baliabide ekonomikoen zati handi bat ekonomia berraktibatzeko inbertsioetarako erabiliz. Krisia ez dugu sortu ez Udalek ez langileek; uste dugu gizarte-gastuaren aldeko apustua egin daitekeela eta egin behar dela, ekonomiaren alderdia arduraz kudeatuz, pertsonetan inbertituz, bertan birbanatzeko lana eginez. Udalok ekonomia bultzatzeko motorretako bat izan behar dugu, enplegua sortzeko, baina gure bizilagunen beharrei erantzuteko ere bai. Herritarrengandik hurbilen dagoen instituzioa gara, eta gure eskumenak izaten jarraitzeko borrokatuko gara, eta, beraz, arbuiatu egingo ditugu Udalei eskumenak kentzen dizkieten erabakiak. Eta harro egoteko beste arrazoi bat da duela urte batzuetatik hona inbertsio-ahalegina inongo bankuri kreditua eskatu gabe egiten ari garela.

El Alcalde en los barriosZalantzarik gabe, guretzat garrantzitsuena pertsonak dira, Irungo herritarrak, eta eguneroko arazoak konpontzea. Agintaldi honetan, “Alkatea auzoetan” programa sortu zen, batik bat bilera horietan herritarrek zuzenean agertzen dituzten arazoak entzuteko, ohartarazteko, aztertzeko eta erantzuna emateko, ahal den neurrian.

Hain zuzen ere, herritarren parte-hartzeari denbora gehien eskaintzen dion eta horretarako ekimen gehien egiten dituen Udaletako bat gara; izan ere, Irunerako garrantzitsuak diren proiektuetan ere gure herrikideen iritzia, iradokizunak eta ekarpenak eskatzen ditugu.

Azken batean, Irungo sozialistak harro gaude gure hiriaren alde lan egiteagatik, gure herrikideengandik hurbil sentitzeagatik, eta ahaleginak egiten jarraituko dugu elkarteei, entitateei eta herritarrei entzuteko eta haiekin elkarrizketan jarduteko, eta baita talde politikoekin adostasunak bilatzeko ere, eta jakina, Irunek AURRERA EGITEN JARRAI DEZAN.