Monday 17th June 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

Trantsizioa eta demokrazia

Sozialismoaren goraldia eta lehenengo indar politikoa Udalean

Talde Sozialista berria

Tokiko Talde Sozialista, egoitzarik gabe eta diktaduran debekatua ia 40 urteetan, berriz ezartzen da 1977an, Jacobo Arbelaitz kaleko etxebizitza batean. Harrezkero, eta gaur egunera arte, bi kokaleku izan ditu: Pinudi kalea, UGT sindikatuarekin partekatuta; eta 80ko hamarkadan, Alderdiak lokal handi bat erosi zuen (sotoa, behe-solairua eta patioa) Gipuzkoako hiribideko 12an, hori ere lehen aipatutako sindikatuarekin partekatuta (gero, sindikatua Aduana kalera joan zen 90eko hamarkadan). Harrezkero, Irungo Tokiko Taldearen egoitza, “Herriko Etxea”, (eta baita Hondarribikoarena ere, 2012ra arte, orduan beren taldea osatu baitzuten herri horretan ere) helbide horretan dago. Hor egiten dira ohizko Batzarrak, hain zuzen, erabaki-organo gorena. Tokiko Komiteko kideak Batzar Nagusian hautatzen dira, eta Taldearen zuzendaritzaz arduratzen dira.

 Tokiko taldearen helburuen eta jardueraren ardatza egoitza dinamizatzea da, gizarte-kulturazko eta prestakuntzazko jarduerak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta hainbat motatako jardunaldiak eginez, irundarrei zabalduta, eta bertan, liburutegi bat ere badago, eta irakurketa-gela bat ere bai, Alderdi Sozialistako militanteentzat eta jarraitzaileentzat prestatua.

Urte osoan, bazkariak edo afariak ere egiten dira, eta haietan, militanteek aukera dute giro lasaian solasteko eta iritziak trukatzeko.

Gaztedi Sozialistei eta “Uxoa” Emakume Progresisten Elkarteari ere lekua utzi zaie egoitzaren barruan, urte osoan beren bilerak eta/edo jarduerak antolatzeko.

 Centenario AgrupaciónIrungo sozialismoaren erretinan markatuta geratu den gertaera esanguratsuetako bat Tokiko Taldea 1901eko maiatzean eratu izanaren mendeurrenaren ospakizuna da.

Bertako ingurune sozialistako militanteak eta jarraitzaileak ez ezik euskal sozialismoko eta Gipuzkoako eta Irungo kide gailenak ere bertaratu ziren. Ospakizun horretan, jarduerak ere egin ziren Zabaltza plazan. Omenaldia egin zitzaien beren lana, ahalegina, ausardia eta bizia ere aldarrikapen sozialisten alde, herritarrentzako bizi-baldintza bidezkoagoen alde eman zuten guztiei, eta taldearen plaka berri bat estalgabetu zen, eta harrezkero, ondra handiaz darama II. Errepublikan zinegotzi sozialista izan zenaren izena, zeina jazarria eta Frantziara erbesteratua izan zen gerran, eta harrapatu eta bidegabe hila frankismoan:Florencio Iracheta zen.

Alderdi Sozialistaren Aurkezpena Gipuzkoan eta Irunen

LiborioDiktadorea hil ondorengo urteak biziak izan ziren, eta orduan aurkeztu zen Alderdi Sozialista Gipuzkoako hainbat herritan. Antza, Irun lehenengo hirietako bat izan zen aurkezpen hori egiten. 1977tik PSE-PSOE izena hartu zuen (gero, Euskadiko Ezkerrak bat egin zuen, eta PSE-EE PSOE gisa eratu zen). Hain zuzen, Tokiko Taldean mahai-inguru bat egin zen, hezkuntzan kalitatea hobetzeko. Horretan, proposamenak egin ziren, hala nola, irakaskuntza udaleratzeko politika bat, elebitasuna sustatzea (Alderdi Sozialistaren politikek, Euskararen erabilera normalizatzekoek, eragina izan dute irundarrengan), eta Pinudi auzoan irakaskuntza-zentro bat sortzea.

Udal hauteskundean deitu bitartean, udal gestore bat eratu zen, 1977ko hauteskunde orokorretako emaitzetan oinarrituta. Julian Elgorriaga eta Liborio Hernández sozialistak presidente eta presidenteorde izendatu zituzten, hurrenez hurren, eta gainera, Jose Ramon Goñi, Jose García Miller eta Eutiquio Arribas sozialistak ere izan ziren gestore horretan.

Nabarmendu behar da gure egungo presidente Antonio Sanchez ere, XX. mendeko garai horretan izan zuen aktibismoagatik.

Alberto Buen, Irungo Alkatea

Grupo Socialista 1991-951979ko apirilean lehenengo udal hauteskundeak egin zirenetik, egin diren guztietan Alderdi Sozialista boto gehien jaso dituen indarra izan da Irunen. Hala ere,urte horretan, alkatetza PNVk lortu zuen, Euskadiko Ezkerraren botoei esker, nahiz eta Francisco “Alberto” Buen Lacambra izan zen boto gehien jaso zituen hautagaia.

1983ko udal hauteskundeetan, Alberto Buen hautatu zuten alkate, Alderdi Sozialistak alkatea hautatzeko sistema aurkaratu ondoren; izan ere, berriz ere boto gehien jaso zituen hautagaitza izanda ere, Alianza Popularrek eta Herri Batasunak Ricardo Etxepareri eman zien alkatetza behin-behinean.

Aurkaratze horren ondoren, berriz egin zen Alkatea hautatzeko bozka, eta orduan, bai, lehen esan bezala, Buen bihurtu zen Irungo alkate berria, eta lasaitasuna eta baretasuna itzuli zen udaleko jarduera politikora.

20 urte alkate izan ondoren, Buenek Udalean izan zituen agintaldi sozialistetan, lorpen asko lortu ziren hirirako, hala nola, ur-horniduraren arazoa konpondu zen, ZAISA sozietate publikoa sortu zen ekonomia garatzeko, garraioa bultzatu zen, hiriko kaleak eta plazak erreurbanizatu ziren, kirol eta kultur ekipamenduak sortu ziren eta merkataritza modernizatu zen, 1993an aduanak itxi zirenean, orduan 1.000 lagun inguru geratu baitzen lanik gabe. Haren agintaldia 2002an amaitu aurretik, Udala aurrendaria izan zen Estatu osoan Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzua (HAZ) sortuta, eta Bidasoa-Txingudi Partzuergoa ere sortu zen, Irun, Hondarribia eta hendaia bilduta.

Nabarmendu behar da 90eko urteetan militante-kopurua igo egin zela eta ia 240 izan zituen XXI. mendearen hasieran. Bestalde, Irungo sozialismoak babes handia jaso zuen batez ere langile-tradizioko auzoetan, hiriaren kanpoaldeko eremuetan (Belaskoenea, Elitxu-Lapitze, Anaka, Pinudi, Larrendi eta San Migel-Anzaran).

 Alateratzen ordezkoa

TRANSICION Y DEMOCRACIA

 2002ko erdialdera, udal hauteskundeak baino urtebete lehenago, Irungo alkatetza ordezkatu zen. Alberto Buenek, 19 urte bertan iraun ondoren, orduan lehenengo alkateorde zen Jose Antonio Santanori utzi zion agintea, eta berak dauka gaur egun kargu hori. Horrela, Alderdi Sozialistak udal hauteskundeak irabazten jarraitu zuen, bereziki 2007. urtean, orduan 12 zinegotzi ere irabazi baitzituen (orain arte gehien lortu dena).

Concejales 2002-03Santanok, Irunen jaioa bera, hiria eraldatzen jarraitu du, eta modernizatu egin du, gainerako talde politikoekin oreka eta sintonia ona lortzen saiatuz, beti irundarren onerako izate aldera. Bere aurrekoak bezala, kale-gizona da; herritarren parte-hartzea sustatzen du hiriko gaietan; izaera lasaikoa da eta moderatzaile ona, desadostasunak daudenean.