Monday 26th August 2019,
Socialistas de Irun – Irungo Sozialistak

Agurra

Adiskide agurgarri hori:

Ongi etorri Irungo Sozialisten Web orrira.

Jakitun gara informazioaren teknologia “berriak” komunikazio zuzena, azkarra eta gaur egun jende gehienarentzat eskuragarriak direla. Horregatik eta askoz gehiagogatik, www.socialistasdeirun.com webetik, hiri honetako Udaleko buru garen aldetik egiten dugun lanari buruzko informazioa izan dezazun eta baita Alderdi Sozialistaren egoitzan egiten ditugun jardueren berri ere izan dezazun nahi dugu.

Foto de Santano

Jose Antonio Santano, Alkatea eta Irungo Sozialistak IdazkariaNagusia 

Gaztedi Sozialisten Idazkaritzako burutzan goiztiar hasi nintzenetik, Irungo Sozialisten Idazkari Nagusi izendatu eta ohorez daramadan garai hauetara arte, nekagaitz lan egin dut jaiotzen ikusi ninduen hiri honen alde. Egunez egun eusten diot Irunen alde lan egiteko konpromisoari, eta, gainera, elkartasunezko, erantzukizunezko eta eraginkortasunezko uste sendoaz egiten dut, horrek ezaugarritu baitu beti sozialisten kudeaketa ona, eta, gainera, bizi ditugun garai hauetan inoiz baino beharrezkoak diren balioak dira. Gure bizilagunen konfiantza izaten jarraitzen dugu, eta horrek harro sentiarazten gaitu, baina, aldi berean, erantzukizun handia dakar eguneroko lanean ahaleginak egiten jarraitzeko, gure akatsetatik ikasiz eta, batez ere, zuon guztion parte-hartze eta entzute aktiboa sustatuz. Honelakoa da politika egiteko gure modua: irekia eta Irungo herritarren zerbitzura.

Gure Herriko Etxeak ateak irekita eduki ditu beti, eta aukera teknologiko berriekin, mundu guztiari irekitzen dizkiogu sinbolikoki, guztiok ideiak gurekin kontrastatu, eztabaidatu eta iritzia eman dezazuen. Denok gonbidatuta zaudete: militanteak, jarraitzaileak eta Irungo herritarrak.

Amaitzeko, Irungo Sozialismoaren eta bertako Taldearen orri honetan “nabigatu” dezazun gonbidatzen zaitut. Unean uneko informazioa emango dizugu hilero egiten ditugun “Newsletter” bidez eta hemen aurkituko dituzun lotura interesgarri askoren bidez ere.

Agur bero bat!